Nor gara?

     Gizartegintzan 20 urtetik gorako ibilbide zabala egin ondoren, arlo pribatuan lan egiteari ekin nion, sexologia eta gizartegintza uztartuz.

     Laster topatu nuen Ainara bidean. Lanean ezagutu genuen elkar, eta konexio polita sortu zen gure artean. Gaur egun, adiskide minak izateaz gainera, laneko proiektu pertsonal hau partekatzen dugu eta, elkarrekin, gizarte-eragileak prestatzen, motibatzen eta adoretzen saiatzen gara, kalitate handiko esku-hartze sozialak egiteko, eta pertsonen izaera sexuala ere kontuan hartzeko esku-hartze integralak egiten direnean.

     Eskarmentu handiko sexologoak eta gizarte-langileak gara biak, eta egiaz sinesten dugu pertsona guztioi dagokigula sexua zer den jakitea eta sexualitatea lantzea, gizabanakoen eta kolektiboen ongizatea handitzeko.

     Ainhoa eta Iban samurtasunaren bidez sexualitatea lantzeko tailerrak antolatzeko eta tailer horietan laguntzaile izateko sartu dira proiektuan.

     Maria da, oraingoz, bosgarren katebegia. Masaje sentikorren bidez, mesede handia egiten die harengana joaten diren pertsonei.

Maite Higuero Barandalla
Sexologoa eta gizarte-langilea
Ainara Brusau Salaberria
Sexologoa eta gizarte-langilea

Zer egiten dugu

Sexologia

    Sexologiak giza egitate sexualari buruzko ezagutzak ematen dizkigu, gizon eta emakume izateko modu berezi, subjektibo eta aldakorrak eta horrek sortzen duen aniztasuna ulertzeko: izan ere, subjektu sexuatuak garenez, ez daude munduan izateko eta egoteko modu bi berdin.

Gizarte Lana

    Gizarte-lanaren helburua da zailtasun- eta gabezia-egoeretan dauden pertsonen eta kolektiboen aukerak zabaltzea, ongizate handiagoa bilatzen lagunduz; esperientzia eta bizipen biografikoak ulertzeko eta kudeatzeko gaitasuna emanez; testuinguru bakoitzaren berezitasunak aztertuz eta azpimarratuz.

Nola egiten dugu

Aholkularitza sexologikoa

     Aholkularitza eta esku-hartze sexologikoa eskaintzen dugu, bakarka zein bikoteka, eremu intimo eta seguru batean.
     Desioekin, plazererako mekanismoekin, desioaren orientazioen aniztasunarekin, emakumeen eta gizonen arteko harreman/interakzioekin, disfuntzio organikoekin, berezitasun erotikoekin eta abarrekin lotutako gaiak lantzen ditugu.
     Gugana hurbiltzen direnek maiz galdetzen digute: “normala al da gertatzen zaiguna? Normala al da nire bikotekidea ez den norbait desiratzea? Normala al da egunero masturbatzea? Normala al da beti orgasmorik ez izatea? Normala al da berari barneratzerik gabeko orgasmoa gehiago gustatzea? Normala al da berak beti lehena eiakulatzea? Normala al da hazkuntzak gure bikote-harremanean eragina izatea? Normala al da nire bikotekidearekin egoteko gogorik ez izatea? Normala al da desiratzen ez nautela sentitzea? Normala al da gustatzen zaidanarengana hurbiltzea kosta egitea?... Normala da?”
     Arazoa ez da izaten gertatzen zaiguna, ia beti, izaten da horri ematen diogun esanahia eta horretaz egiten dugun kudeaketa; gure usteek eta aurreiritziek (batzuetan ezagutza-kontua besterik ez da) eraman gaitzakete maila pertsonaleko zein bikotearen baitako traba eta korapiloetara, askatzeko aholkularitza behar dutenak eta ez beti terapia zabala edo bizia eskatzen dutenak. Batzuetan, kontsultatzea bera da irtenbidea.
     Gure lan egiteko modua bezero bakoitzaren berezitasunetara egokitzen da, eta eskaintzen dugun laguntza-prozesuak errealitate bakoitzarekin bat datorren iraupena izango du. 

Prestakuntza eta tailerrak

     Hazkunde pertsonalerako proposamen bat, sexualitatearen unibertsora hurbiltzeko tailer eta ikastaro espezifikoekin, dimentsio sexuatua eta horren balioa ulertarazteko tresnak ahalbidetzeko ideiatik abiatuta.
     Sexualitatera eta sexuen errealitatera hurbiltzeko aukera, eta ongizatea sortzen duen dimentsio atsegin gisa duen balioa ezagutzeko aukera. Oro har, ez dugu sexua bere osotasunean ezagutzen, haren ikuspegi partziala dugu, eta, beraz, ezin dugu haren potentzial guztia ezagutu.
     Ikastaroak eta tailerrak eskaintzen ditugu, zure errealitatera, zure nahietara eta zure eskuragarritasunera egokituak, sexuen bertutea ezagutzera eta gorputzaren eta harremanen kontzientzia lantzera bideratuak.
     Gizarte-langile garen aldetik, esku-hartze sozialaren arloan espezializatutako tailerrak eta ikastaroak eskaintzen ditugu. Funtsezkoa deritzogu laguntzako lanbide eta profesionalengan sexu-dimentsioa txertatzeari eta ulertzeari, eta prestakuntza-ikastaroak ahalbidetzen ditugu esku hartzean gehitzeko.

Aholkularitza eta coachinga

     Sexualitatea gizakiaren dimentsio oinarrizkoa eta bakarra da, eta, horregatik, komenigarria dirudi diziplina askotarako, batez ere laguntza-lanbideetarako, ezaugarri hori aztertzeko eta ulertzeko.
     Hainbat sektoretako erakunde, elkarte eta profesionalekin lan egiten dugu, eta aholkularitza espezializatua eta laguntza eskaintzen diegu erabiltzen dituzten errealitateen kudeaketan, eguneroko harremanetan eta elkarrekintzetan sortzen diren zailtasunei eta ondoezei erantzuteko.
     Gure prestakuntza-zerbitzuan bezala, aholkularitza espezializatua eskaintzen diegu esku-hartze sozialaren eremuko profesionalei eta erakundeei, kasu-planetan eta aldaketa-prozesuetan kontuan hartzeko dimentsio ahalbidetzailetzat jotzen baitugu. 

Gorputza eta samurtasuna.

     Samurtasunaren bidez sexualitatea lantzeko tailerrak errazten ditugu.
     Gorputzarekin lan egiteko espazioak eskaintzen ditugu, autoezagutza eta plazerarekiko eta gogobetetasunarekiko lotura bultzatzen dutenak. Ingurune intimo eta seguru batean, zure gorputza arakatu eta ongizate maila handiagoak lortzeko eskaintzen dizkizun aukerak ezagutu ahal izango dituzu.
     Ez dugu gorputzik, gorpuzdunak gara. Gure gorputza ez da arimaren kartzela, ezta izpiritu batek gobernatzen duen makina ere. Gure gorputza sexuatua, sentimenezkoa eta sentsuala da. Eta horren bidez sentsualitatea eta sentiberatasuna ere hautematen ditugu: sentsazioak sentitzen ditugu eta sentimenduak sentitzen ditugu larruen elkartzearen bidez.

Harremanetarako

Maite Higuero Barandalla

688 668 790

Ainara Brusau Salaberria

611 151 109