Sexologia niregana iritsi zen gaur egun nire proiektu kide denaren eskutik. Jakiteko eta hazteko dudan gogoa, berarekin dudan harremana eta sexuarekiko duen grina izan dira nire motorra, gaur egun, hazteko gogoa, aldaketara eta gogobetetzera bideratutako orientazio, aholkularitza eta esku-hartzearen beharra duten emakume eta gizonei zein profesional eta erakundeei laguntzeko bokazioa eta prestakuntza duen sexologoa izateko.
Sexologoa ez ezik, bokaziozko gizarte-langilea ere banaiz, eta urteak daramatzat gizarte-arloko esku-hartzearen esparruan lanean, emakumeei eta gizonei laguntzen ahultasun- eta hauskortasun-egoeretan, ongizate pertsonal handiagoa lortu nahian.
Ezagutu, ulertu eta ikasteko jakin-minak bultzatuta, nire lan-bizitzan zehar hainbat zerbitzutan lan egin dut eta hainbat prestakuntza eman ditut. Bide horretan, bitartekaritzarekin, gainbegiratzearekin eta coachingarekin ere lotu naiz, eta etengabe hazi naiz batzuen eta besteen bitartez.
Lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetan, zerbitzu espezializatuetan, irakaskuntzan eta sexologiaren eremuan izan dudan esperientziak eman dizkit ezagutzak, trebetasunak, bizipenak eta balioak bakarkako eta binakako laguntza prozesuak kudeatzeko, bai partikularrei, profesionalei eta erakundeei aholkuak eta prestakuntza emateko ere.
2023tik aurrera, abentura berri bati ekingo diot Isesusen eskutik eta EUNEIZekin lankidetzan, ikuspegi sexologikoko esku-hartze sozialeko unibertsitate-ikastaro espezialistako irakasle gisa. Nire bi diziplinak sinergiatzeko aukera ematen didan