Urteak daramatzak masaje mota ugari lantzen, gorputzaren, buruaren eta emozioen lanketa aberasgarriak egiteko. Nork bere buruarekin konexio intimo bat egiteko unea da masajea, ematen digun informazio guztiarekin bat egiteko, informazio asko ematen baitigute ukimenak, entzumenak, usaimenak, dastamenak eta ikusmenak.
Nire lan-ibilbidean ikasi ditudan teknika guztiak erabiltzen ditut, ukimena eta ukimenaren bidez sortzen den giroa erdigunean jartzeko. Gorputzak esaten dizuna entzun, estresa arindu eta zure ongizate emozionala handitu nahi baldin badituzu, probatu masaje sentikor bat.