Neure buruaz jabetzen hasi nintzen unetik bertatik konturatu nintzen bizi-esperientziak izatea nuela ikasteko modurik onena. Masajeak ikasten hasi nintzen gaztetan, denetarikoak: kirol-masajeak, sentikorrak, Shiatsu, Watsu...
Nire gorputzaren kontzientzia hartzen eta hura balioesten erakutsi zidaten masajeek. Horrez gainera, Bilboko Sustraia eskolan sexologia ikasten hasi nintzen, Carlos Menendez formatzaile zela, eta han ezagutu nuen Maite.
Formazio teorikoa jaso eta bizipen asko izan nituen 3 urte horietan, eta nire bizitzara ekarri nituen tresna asko eskuratu nituen. Tresna horiei esker, neure burua ezagutzen dut eta zer nahi dudan argitzen dut, bizitzaz gozatzeko eta inguruan ditudan pertsonekin partekatzeko. Gaur egun, esker onez eta maitasunean bizi naiz, topaketarako tailerrak prestatzen ditudalako Maiterekin eta Ibanekin.
Tailerretan, etortzen diren pertsonen eskura izaten gara, haien ondoan egiteko beren bidaia pertsonala egiten duten bitartean.